Bere familiarekin (Andre van Bergen, Tara-Jay van Bergen) lankidetzan eta zura eta beira bezalako materialak erabiliz, Yael Davidsek espazio bat mugatzen du gorputzarentzat, non ehunez osatutako mihiseak diren hormen ordezkoak. Gaztagintza-prozesuko soberako artileaz baliatuta, Davidsek estera-sorta bat ehuntzera gonbidatzen du Centro de Acercamiento a lo Rural (CAR), Feldenkrais metodoa ikasteko behar diren baldintzak sortzeko erabil ditzan; azken batean, jasangarritasunaren inguruko esperientzia etiko eta estetiko bat eratzeko. Moshé Feldenkrais ingeniari eta fisikariak sortua eta introspekzioan eta mugitzeko askatasunean oinarritua, metodoa aldizka entseatzen da galeriaren espazioan, gorputz-lurraldeak induskatuz eta intimidazioz eta egitura trinkoz beteriko esperientzia horien atzean dauden istorioak eta gatazkak mugiaraziz. Asteartero, 18:00etan, Tabakalera eskola bihurtzen da, Sirah Badiola eta Paula Rodríguez hezitzaile somatikoen eskutik.