Imagen
Imagen
Descripcion

Maia Iribarne Olhagarai (Lasa, 1995) musikaria eta film egilea da. Aretxabaletako Mondragon Unibertsitatean ikus-entzunezko komunikazioa ikasi zuen. Ondotik, arte bisual eta hezkuntza ikerketa masterra burutu zuen 2018an, Bartzelonako Arte Ederren fakultatean. Sormenezko dokumentalgintzan berezitu zen berantago Frantzian, Lussas-eko zinema eskolan (Ecole documentaire de Lussas, Ardèche Images). 2023an, Paxkal Irigoyenekin zuzendu eta ekoitzitako Bañolet fikziozko filma estreinatu zuen. Gaur egun, musika eta ikus-entzunezkoak uztartzen ditu bere lan eta praktika artistikoan. Musika talde eta proiektu ezberdinetan jotzen du (Habia, Bloñ…) eta Altxaliliak dokumental luzea garatzen ari da NOKA Mentoring programaren barne.

Eventos participa
Tipo
Artistas y Creadores
2deo