Imagen
Imagen
Descripcion

Zuzendari eta muntatzailea. Cambrilsen (Tarragona) jaioa. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua Pompeu Fabra Unibertsitatean, zuzendaritzako ibilbidean, eta zinema-muntaian espezializatua BSM-UPFn. Editore gisa dihardu lanean, fikziozko eta ez-fikziozko filmetan eta metraje aurkituaren inguruko proiektuetan. Zuzendaritzaren arloan Un sol radiante (Atiende Films) film luzean ari da lanean. Mareas Ocultas film labur dokumentala ere zuzendu du, DocsBarcelona 2020 zinemaldian saritua, eta Els esvaïts fikziozko film laburraren zuzendarietako bat da, Menorcako Nazioarteko Zinemaldian estreinatua. Muntaiaren arloan, Diana Toucedoren muntaia laguntzailea izan da, eta editatu dituen lanen artean daude Ave María (Vivir rodando) film luzea, arte eszenikoetako pieza zinematografikoak Los detectives konpainiarentzat, baita hainbat film labur eta bideoklip ere.

 

Tipo
Invitados
Artistas y Creadores