Ra Asensik (Bilbo, 1989) artefaktuak sortzen ditu gorputzaren muga materialak hedatzeko modu gisa. Arte Ederretan lizentziatua UPV-EHUn (Euskal Herria) eta UBn (Bartzelona). Sargadellos O’Castro (Galizia) fabrikan praktikak egina.
Egin dituen erakusketa indibidualen artean nabarmentzekoak dira: “Objeto [In]quieto”, Bilbaoarte Fundazioan; “Inadaptada Resistencia”, Montehermoso Kulturunean; “Labor Amoris Perditus Est”, Arkeologia Museoan; “Tentare”, Mapamundistas-en barruan (Iruñea); “Asfaltozko lurra”, Arizko dorretxean, eta “asteröidea”, RKEn.
Bere obrak, interbentzioak eta ekintzak hainbat ingurunetan garatu dira: Konvent Zero, 2024 (Berga, Catalunya); Festival Mercurio/Instituto Cervantes, 2023 (Palermo); ECOS, 2023 (Rekalde aretoa, Bilbo); BAP, 2022 (Guggenheim Bilbao Museoa); Basquegraphia FIG, 2022 (Sociedade Nacionale de Belas Artes, Lisboa); Tarteka, 2021 (Bosque Bolintxu - EREMUAK); La Palabra Maldita, 2021 (Corner Gallery and Studio / Madril); ERTIBIL 2015, 2018, 2020 (Rekalde aretoa / Bilbo); Artoteka, 2021 (Colectivo Ant / AZ Alhóndiga – Bbk aretoa / Bilbo).