Emakume sortzaileei zuzendutako taldeen eta proiektuen lidergoa:
• Zenbat aldiz kobratu duzu behar baino gutxiago?
• Zenbatetan egin duzu lan gogor, azkenean beste batzuek medailatxoa janzteko?
• Zenbatetan olagarro bat bezala ikusi duzu zure burua, mila gauza aldi berean egiten?
• Eta zenbat aldiz isildu zara gatazkari ihes egiten irakatsi dizutelako?
Marianarekin askatzen ikasi nahi dugu. Gure ibilbide profesionala eta egunerokotasuna hobetzeko metodoak eta gakoak aktibatu nahi ditugu.
Nori zuzendua?
Lantegiaren izenburua talde-buru diren emakumeei zuzenduta dagoela ematen duen arren, Marianari azaldu genion (H)emen elkartean Ikus-entzunezkoen eta Arte Eszenikoen hainbat lanbidetako bazkideak ditugula, eta ziurtatu digu lantegia balio handikoa izango dela zuetariko bakoitzarentzat. Iaz lantegi hau Bilbon egin genuen eta bertaratutako guztioi izugarri gustatu zitzaigun. Joan ezin izan zenuten zuetariko askok eskatuta, aurten Donostin egingo dugu. Lantegi hau emakumeentzat bakarrik da.
Mariana G. Roberts
Aktorea eta aktibista 13 urte nituenetik. 20 urte baino gehiago daramatzat Sortzaileentzako ikaskuntza eta ekintzailetza guneak sortzen.
26 urterekin Buenos Airesko Probintziako Komediaren Zuzendariorde Artistikoa nintzen, eta 10 laguneko talde administratibo bat eta 96 laguneko talde tekniko bat kudeatzeko adinekoa ematen saiatzen nintzen. 27 urterekin Latinoamerikarako Garapenerako Banku Interamerikarrak Antzerki Ikerketarako Jaialdi Nazionalaren proiektuarekin emandako 13 laguntzetako bat irabazi nuen, beldurrak jota. Pasioz eta askotan malkoz, bi antzerki konpainia sortu, mantendu, eta nazioarteko biren ekoizpenak egin nituen. Antzerki Eskola
bat sortu eta zuzendu nuen 10 urtez. Emakume Sortzaileen Nazioarteko Jaialdia
(La Otra Mirada) sortu eta zuzendu nuen, eta hiru kontinentetako artistak ezagutzeko aukera izan nuen. Cadizeko FITerako Iberoamerikako Emakumeen Arte Eszenikoen Topaketan 18 urtez lan egin eta maite izan nuen. Horietariko bost urtez Zuzendaria izan nintzen ere. Eta atsegin handiz zuzendu nuen Pablo de Olavide Unibertsitateko Arte Eszenikoen Gela 9 urtez.
Esperientzia horretaz gehien pozten nauena beste sortzaile batzuei arinago, eraginkorrago eta bizkorrago mugitzen laguntzea da.
Kulturaren munduak gure ikuspegia behar duela argi daukat, eta prozesu hori azkarrago egiteko konpromisoa dut.
Zer landuko dugu?
Lantegi honetan oso modu praktikoan lan egingo dugu lau orduz.
Zure inpaktu-estiloa zehazteko eta zure barne-segurtasuna indartzeko oinarriak jarri ahal izango dituzu, higadura txikiagoarekin inpaktatzeko. Halaber, zure lanari buruzko beldur profesional eta pertsonal nagusiak kudeatzen eta taldeen lidergoari buruzko zalantzak argitzen ikasi ahal izango duzu.
Ez galdu zure lidergo-trebetasunak hobetzeko eta sorkuntzaren munduan duzun eragina sustatzeko aukera paregabe hau.
DOAN (H)emen elkarteko bazkideentzat eta Tabakalerako ikus-esortzaileentzat.
Marianak saiora etortzeko interesa duzunoi galdera batzuk egin nahi dizkizue, horren arabera edukia moldatzeko. Horretarako, bete mesedez berak prestatutako galdetegi labur hau.
Emakume sortzaileei zuzendutako taldeen eta proiektuen lidergoa.
Reserva: (H)emen here lantegia
FechaInicio: 2024-05-11
FechaFin: 2024-05-11
FechaAlta: 2024-02-14
Seccion: 2DEO
Proyecto: Proiektuak / Programa
FECHAS:
idReserva: A0448EBC-4036-4B1D-88CC-BAB36F516E50
Fecha: 2024-05-11
HoraInicio: 10:00
HoraFin: 15:00
TituloEventoEU: (H)emen here
Sala: 2DEO
SalaES: 2deo
SalaEU: 2deo
Ocupacion: Lantegia
OcupacionES: Taller
OcupacionEU: Lantegia