Imagen
Imagen
Descripcion

Toni Navarro filosofoa da, teknologiaren teoria feministetan aditua. Egun, Kontzeptualizazio Sozioteknikoaren Bektorea ikertzen dihardu Internet Interdisciplinary Institute (IN3/UOC) institutuko Teknopolitika unitateak sustatuta. Noizean behin, El Salto Diario bezalako hedabideetan argitaratzen du, eta hainbat unibertsitate eta arte-zentrotan hitzaldiak eman ditu. Honako liburu hauen itzulpena eta hitzaurrea egin du: N. Katherine Hayles-en Lo impensado liburua (Caja Negra, 2024), Malinche Traducciones-ekin batera, Justin Joque-en Matemáticas revolucionarias (Verso Libros, 2024), Laboria Cuboniks-en Nuevos vectores del xenofeminismo (Holobionte Ediciones, 2022) eta Benjamin Bratton-en La terraformación (Caja Negra, 2021). Beste liburu hauen hitzaurrea ere egin du: Helen Hester-en Xenofeminismo (Caja Negra, 2018) eta Sandy Stone-ren La guerra de deseo y tecnología (Holobionte, 2020), eta hainbat autoreren testuak itzuli ditu Ciberfeminismo. De VNS Matrix a Laboria Cuboniks (Holobionte Ediciones, 2019) antologiarako.

Disciplina
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores