Imagen
Imagen
Descripcion

Proiektua 2019an sortu zen, Bartzelonan, Guillem Jiménezen eskutik (Bartzelona, 1999), THE UNCANNY VALLEY (2019) formatu laburreko lehen eszena-piezarekin. 2020an, MARICAS MARICAS taldeak, euren 2. urteurrena ospatzeko bigarren eszena-pieza labur bat sortzeko enkargua jaso zuen, THE LESSON (2020). TKM ROOM espazioan (Bartzelona) aurkeztu zuten eta CLASSMATES (2020) erakusketarekin batera birprogramatua izan zen. 2021ean, Dance Lawyerrek eta Isabel Eatherlyk UNTILTE (2021) bideo-performancea enkargatu zuten BURNT, RADIANT, SCROLLING erakusketa digitalerako, 2022an Brooklyn (NY) egin zena. Bartzelonako CCCBn Dansa Metropolitanarekin lankidetzan, formatu handiko lehen ekoizpen eszenikoa aurkeztu zuten, ACLUCALLS (2022). Hortik dator CÀSULA ACLUCALLS (2022) obra, espazio ez-konbentzionaletarako piezaren bertsioak egiten dituena. 2021ean LaSADCUM La Calderan (Bartzelona) eta Centre Cívic Barcelonetan (Bartzelona) egoiliar gisa jardun da. Ondoren, TWINK TWINK TWINK (2022) erakusketa inaguratu zuten aula46-n (Bartzelona). DANCE THE INTERNET (2022) workshop-arekin batera hezkuntza- eta komisariotza-programa oso bat garatu dute hainbat gunetan, hala nola CCCB, Graner, Bartzelonako Gizarte Etxea edo Espai la Granja-n. 2022an, Granerren (Bartzelona) egoiliar bezala lan egin zuten Artista Berrien modalitatean. 2023an, Bartzelonako Fabra i Coats, Sabadellgo L 'Estruch eta Terrassako El Corralito x TNT egonaldiak egin zituzten Bartzelonako Paral · lel 62an Dansa Metropolitada jaialdiaren barruan estreinatutako NAVAJA (2024) ekoizpen berria prestatzeko. Euren lanak hainbat espazio eta testuingurutan izan dira ikusgai: Teatros del Canal, Bilboko Guggenheim museoa, La Mutant, Bartzelonako Centre de Cultura Contemporanea, San Andreu Teatre, La Capella, Dansa Valencia, La Casa Encendida, Dansa Metropolitana, Mercé Arts de Carrer Festival, Teatre El Musical, Madril en Danza, Apolo aretoa, Festival Terrassa Noves Tendencies, Teatre Alegria, besteak beste.

Cargo - Nota descriptiva
Dantza-konpainia
Tipo
Artistas y Creadores