Arte garaikidean eta kultura digitalean espezializatutako artearen historialaria. Guggenheim Bilbao Museoko Hezkuntza Sailarentzat lan egiten du, eta idazle independente gisa hainbat hedabiderentzat. Arte erakusketa ezberdinen komisariotza egin du, 'The Wrong Biennale' ko enbaxadore gisa adibidez, eta estetika birtualari, interneteko kulturari eta bideojokoei buruzko hitzaldiak eta lantegiak eskaintzen ditu unibertsitate eta jaialdi ezberdinetan. Bitartekari gisa, nazioarteko publikoarekin lan egin izan duu Dublingo Cervantes Institutuan eta New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-ean, besteak beste, Komisariotza eta Baliabide Digitalen sailetan.
2017az geroztik, bere praktikak eta ikerketak errealitate hedatuko teknologietan eta ingurune murgiltzaileetako esperientzia estetiko eta sozialen azterketa fenomenologikoan oinarritzen dira. VR/AR eta adimen artifizialeko hainbat proiektutan lagundu du, artearen industriari zuzenduriko etorkizuneko aplikazioetan arreta jarriz, hauek ziberpsikologian eta Interneteko komunitateetan duren eraginak aztertuz