Izen-emate orria bete eta proiektuaren aurkezpena formatu digitalean, dokumentuan edo PDF formatuan entregatzea (gehienez ere 25 mega), honako informazio hau jasota:
1. Harremanetarako datuak: izena, abizenak, helbidea, helbide elektronikoa, harremanetarako telefonoa, jaiotze-data. Hautatutako proiekturako solaskide bakarra izendatuko da.
2. CVa eta biografia laburra. Kolektiboa baldin bada, kolektiboarena zein kide bakoitzarena.
3. Proiektuari buruzko azalpena eta zergatik gauzatu nahi den. Zenbat iraungo duen gutxi gorabehera, eta hautagaitzaren prestasuna.
4. Prozesuan jarraituko den gutxi gorabeherako lanegutegia.
5. Sare sozialetako plangintza xehatuaren eta komunikazio-estrategiaren proposamena. Material grafikoa edo proiektua argitzen lagunduko duten beste material batzuk.
6. Aurreko proiektu edo lanen erreferentziak: estekak, weborriak, etab.