“Hegan egitea posible
izan aurretik, kanpai
bat galdatzea jakin gabe,
edo ikono bat margotzea.
Ekintza horiek guztiek
eskatzen dute, bere
sortze-lana saritzeko,
gizakia hiltzea, bere
obran desegitea, bere
burua oso-osorik ematea”
Kanpaiak galdatzeari eta ikonoak margotzeari buruz
Egile-zinemaren mundu industrializatuan, edozein motako lanari ekiten diona (filma, erakusketa, liburua, ikerlana, edozer) ohitu egin da lan hori funts, laborategi, egoitza, beka edo era guztietako laguntzen bidez garatzera. Bi hamarkadaz garapen espazio horiek etengabe hazten joan dira eta orain berebiziko garrantzia hartu dute sortze-ekintzan, zinegileentzako laguntza bat izatetik haiek obra ekoizteko ezinbesteko baldintza izatera igaroz. Bitxia bada ere, pultsioen edo desioen katea alderantzikatu egin da: ohikoa da laguntzen munduan estimulu terminoarekin edo nomenklaturarekin topo egitea: produkziorako estimuluak, idazketarako estimuluak eta abar, zinea egin nahi dutenek estimulu horiek behar balituzte bezala munduak edo sistemak eskatzen ez dizkien beren lan pertsonalak ekoizteko.
Estatuak kulturari ematen dion babesa gero eta mehatxu handiagoa izaten ari den une honetan, kultura merkantilizatzeko joera antzematen den honetan, sortzailea lan/produktu bihurtu da berez, merkatuek eta laborategiek etengabe saldu beharrekoa. Obrak dagoeneko utzi dio prozesuaren xedea izateari eta, horren ordez, bitarteko bihurtu da, hain zuzen ere garapen profesionaleko espazio horietara sarbidea izateko. Hortaz, inoiz baino gehiago galdetu behar dugu: Nondik eta zergatik egiten ari gara zinea? Zer gaude sakrifikatzeko prest gure filmak existitu daitezen?
Elkarrizketa honek parte hartzera gonbidatzen ditu zinegileak, ikertzaileak, ekoizleak, programatzaileak, artxibozainak, kuradoreak, eta zinean ari diren gainerakoak, zinearen desioarekin eta egitekoarekin dugun harremanaren inguruan gogoeta pizteko.
Zinemaren desioarekin eta egitearekin dugun harremanari buruz hausnartzea.
Reserva: Sobre fundir campanas y pintar íconos
FechaInicio: 2024-06-20
FechaFin: 2024-06-20
FechaAlta: 2024-05-28
Seccion: IE Laborategia
Proyecto: Programa
FECHAS:
idReserva: C2669909-5F75-4AC7-B54E-6D494FEBB396
Fecha: 2024-06-20
HoraInicio: 18:00
HoraFin: 20:00
TituloEvento: Sobre como fundir
TituloEventoEU: Sobre fundir campanas y pintar íconos
Sala: 2DEO
SalaES: 2deo
SalaEU: 2deo
Ocupacion: Masterclassa
OcupacionES: Masterclass
OcupacionEU: Masterclassa