Imagen
Imagen
Descripcion

Zinezalea, zine dibulgatzailea, programatzailea eta ikertzailea, Zine eta Ikus-entzunezko Proiektuen Komisariotzan eta Garapenean espezialista Elias Querejeta Zine Eskolan, eta zine eta telebistako errealizadore integrala Argentinako Ikerketa Zinematografikoko Zentroan. 

2015etik 2024ra Ikus-entzunezko Arteen koordinatzaile gisa lan egin du Buenos Airesko Bienal Arte Joven-en, zeinaren azken bost edizioetan 155 zuzendarik garatu dituzten beren filmak. Bestetik, edukien saileko kide da Buenos Airesko Centro Cultural Recoletan; azken zortzi urteetan Argentinako 120 filmen erakustaldia kudeatu du bertan, Raymond Depardon, João Moreira Salles eta James Benning bezalako zuzendariak tartean direla. 

Aurretik, Baficiren sei ediziotan aritu zen ekoizle artistiko eta Arlo Profesionaleko koordinatzaile gisa; Mar del Platako Jaialdiaren zazpi ediziotan programazio-lantaldean laguntzen jardun zuen; eta Buenos Aires Film Commissionen arduradun izan zen, non Canneseko eta Berlingo zinemaldietarako misio komertzialak antolatu zituen bi aldiz. 2018 eta 2021 bitartean, RAW beka koordinatu zuen (Arché-Work egoitza, Doclisboaren eta Festival Márgenes Madriden artean sortua) garapen prozesuko filmetarako eta ikerketa eta kritikako proiektuetarako Iberoamerikan; Festival Márgenes Madrideko laborategiko proiektuen hautatzaile lanean aritu zen; eta Bilboko Zinebi Networkingaren 2022 eta 2023 edizioak koordinatu zituen.

2022an La casa de los Anfibios liburua argitaratu zuen Espainian eta Argentinan, eta 2021ean homeagain.tv film liberatuen webgunea abian jarri zuen.

 

Tipo
Artistas y Creadores
2deo