Tamara Lucarini zientzia politikoetan lizentziaduna da, eta ikasketa feministetan masterra du. Betidanik izan du ikus-entzunezkoetan interesa, 4 urtez banaketan egin zuen lan eta horretan ari zela hasi zen gidoilari eta zuzendari lanetan 2018an "No es coma" filman. Hurrengo urtean Noka mentoria-programan parte hartu zuen "El Peso" dokumentalarekin eta bere bigarren "Txango" film laburra 2021eko Mendi Film Festival Bekaren emaitza da. Bi urte geroago, 2023an, lehen antzezlana idatzi zuen: "Un 6 y un 4 y una curva parabólica". Urte horretan bertan, bere azken film laburra, "Prioridades", Kimuak katalogoan aukeratua izan zen, eta zinema festibalen zirkuituan dabil geroztik. Gaur egun, gidoigintzako master bat ikasten ari da Complutense Unibertsitatean, Mediapro taldearekin batera, eta "La gotera" fikziozko lehen film luzea lantzen ari da.