Texto Destacado

SummerLab_Topaketak gune gisa funtzionatzen du. Bertan, parte-hartzaileek zeregin aktiboa dute, lanerako nodoetatik edo gaietatik abiatuta; eta gai horien inguruko jarduerak (hala nola hitzaldiak, tailerrak edo ekintzak) proposatzen dira.

Multimedia
Imagen
Eventos - Agrupaciones Pertenecientes
Texto Fecha
2024 UZT 2-6
Pasada?
Si
Descripción Larga

*Parte hartzeko, bete GALDETEGIA. (Izen-emateak zabalik izango dira uztailaren 1eko 23:59ak -GMT+2- arte)

 

SummerLab topagune bat da nagusiki, eta bere espiritua da ezagutza-komunitate desberdinen inguruko esperientziak eta jakintzak partekatzea. Halaber, kanpamentu intentsibo gisa duen funtzionamenduak aukera ematen die parte-hartzaileei lankidetzan aritzeko, ezagutza partekatzeko eta elkarrekin lan egiteko proposatutako gaien inguruan, prototipoak sortu eta sareak ehuntzeko. 

Edizio honetan, Summerlabek Biosintesiaren ideiaren inguruan lan egingo du, zelula bizien barruan gertatzen diren prozesu kimikoen multzo bat, aitzindari sinpleagoetatik abiatuta konposatu organiko konplexuak sortzeko gaitasuna da. Prozesu horiek funtsezkoak dira organismo bizidunak hazteko, garatzeko eta mantentzeko. Biosintesia metabolismoaren beharrezko  bat da. Era berean, biosintesiak biologikoaren eta sintetikoaren arteko harremana aipatzen du. "Bio", bizitik eta biologikotik sortzen den sormen organiko eta espontaneoa irudikatuz, "sintetikoarekin", teknikarekin, tresnekin konbinatuz, bien arteko harremana bideratzeko eta gauzatzeko erabiltzen diren teknologiekin lotzen da. Biosintesian gertatzen den bezala, non molekula indibidual bakoitzak egitura konplexuagoak eta biziagoak eratzen laguntzen duen, laborategiko komunitateen prozesuetan ahalegin txiki bakoitzak, ideia indibidual bakoitzak eta lankidetza bakoitzak proiektu handiago eta esanguratsuagoak sortzen laguntzen dute. Emaitzak talentu, trebetasun eta perspektiba anitzen konbinaziotik sortzen dira. Horrela, biosintesiak osotasun handiago bat sortzeko ekarpen indibidual bakoitzak duen garrantzia argitzeaz gain, naturalak eta artifizialak bilakaera kulturalean duten integrazio harmoniatsua ere nabarmentzen du.

Lau izango dira programa ardatzak eta horien baitan kokatuko dira topaketan gertatuko diren hainbat hitzaldi, lantegi txiki edo ekimen ezberdin: HARD-SOFT-BIO-SYNTH. Asmoa da partehartzaileek ibilbide jarraitua egin ahal izatea edo jardueren zati batean parte hartu ahal izatea. 

Imagen Listado
Imagen
Año
2024
Contenido Relacionado
Información Adicional
Futura?
No