Imagen
Imagen
Descripcion

Silvia Manzana (Donostia, 1983) Donostiako Arte Eszenikoen Tailerrean ikasi zuen, eta espezializazio-ikastaroak egin ditu, hainbat gairen inguruan: aktoreen entrenamendua, gorputza eta mugimendua, eta idazmena, besteak beste. Ze Onda antzerki-taldearen sortzaileetako bat da. Bertan, sormen kolektiboko lanak idazten eta antolatzen aritu da, bai eta parte hartzen ere. Antzerkizko bisita gidatuak idatzi eta zuzendu ditu hainbat erakunderentzat, eta horietan aktore-lanetan jardun du. Formatu txiki eta handiko ikuskizunetan parte hartu du, hala aretoetan nola kalean, bai eta film laburretan eta publizitatean ere. Gipuzkoako Foru Aldundiaren literatura-sorkuntzarako diru-laguntza jaso zuen (2010), bai eta antzerkigintzako proiektuak sortzeko Zubi deialdiaren saria ere, Ze Ondarekin (2014).
Cargo - Nota descriptiva
Teatro antzezle, idazle eta zuzendaria
Tipo
Artistas y Creadores