Multimedia
Imagen
Eventos - Agrupaciones Pertenecientes
Texto Fecha
2024 ABU 8-10
Lugar
Pasada?
No
Descripción Larga

Badira 8 urte ozar-izarren euriaren momentu gorena baliatzen dugula astronomia hiritarraren inguruan bildu eta topaketa hau antolatzeko, beti Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean.

Aurten abuztuaren 8tik 10ra astronomia hiritarraren hainbat gai ikusiko ditugu, publiko guztientzat eta formatu ezberdinetan: izarrak deskubrituko ditugu, eguzkia gertutik behatu, adituak entzungo ditugu, eguraldiaren baimenarekin ozar-izarrak behatzeko irteera egingo dugu eta nola ez, familian astronomia deskubritzeko tartea ere izango dugu.

Ez galdu zerura begiratzeko aukera paregabe hau.

 

Egitaraua

Abuztuak 8, 12:00-13:30, Medialab – Izar aldakorrak aurkitzen, Iñaki Ordoñez-Etxeberria - IZEN-EMATEAK

Herritar Zientziaren tailer honetan, Gaia misioaren datuak erabiliz (Europako Espazio Agentziaren ekimena, gure galaxiaren hiru dimentsioko mapa bat sortzeko), izar aldakor mota batzuk bereizten eta izarren barne konposizioa ulertzen ikasiko dugu, gure eguzki sistematik kanpoko planetak detektatzen, galaxien egitura erakusten eta zuzenean ikusi ezin dugun materiaren presentzia hautematen.

Abuztuak 9, 10:30-13:30, Medialab – Eguzkiaren behaketa, Alberto Castrillo - IZEN-EMATEAK

Eguzkiaren aktibitate goreneko aldira hurbiltzen ari garenez, gure izarra metodo desberdinekin behatzen ikasiko dugu (proiekzioa, berariazko iragazkiak,  teleskopio berezia...), baita eguzki-argazkilaritzako teknikak ere.

Abuztuak 9, 18:00-20:00, Z aretoa – Astronomiari buruzko hitzaldiak 2024

-Udako zerua, Virginia García, Aranzadi Zientzia Elkartea

-Eguzki-sistemako inpaktu kosmikoak, Ricardo Hueso, Fisikako katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean

Abuztuak 9, 22:00, Ametzagaña parkeko kraterraOzar-izar euriaren behaketa 

Abuztuak 10, 12:00-13:00, Medialab – Familientzat lantegia (+6 urte), Virginia Garcia - IZEN-EMATEAK

Lantegi honetan begirada desberdin bat eskainiko diegu izarrei eta konstelazioei. Izar motak eta haien zikloa ezagutuko dugu, udako izarrik disdiratsuenak bereizten eta konstelazioak begiratzen ikasiko dugu.  Eskulanak ere egingo ditugu.

 

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2024
Tipo Agrupación
Topaketa
Contenido Relacionado
Información Adicional
Futura?
No