Imagen
Imagen
Descripcion
Makea tu vida irabazi asmorik gabeko eta izaera sozial eta hezitzailea duen kultur elkarte bat da. Berrerabileraren eta diseinu irekiaren sustatzea ditu helburu, eta ingurugiroarekiko kontzentziazioaren alde lan egiten du, gizarteak hondakinekin duen arazoaren bueltan.
Bere lan-ildoak diseinuaren, berrerabileraren eta komunikazioaren inguruan artikulatzen dira, eta honako alderdiak azpimarratzen dituzte: habitatarentzat proposamenak sortzea eta tipologia berriak ikertzea hondakinekin esperimentatzearen bidez eta inguruarekiko kontzentziazioari buruz parte-hartze kolektibo eta diziplina anitzekoa lortzeko estrategiak garatzea.
Diseinua sorkuntza eta ikaskuntzarako lanabesa dela uste dute, ez tresna estetiko edo balio erantsi hutsa, baizik eta objektuaren sorkuntza-prozesua bera. Hori bai, ekologiaren aldeko apustu argia egiten dute, euren diseinuak birziklatzeko edo hondakin kopurua txikiagotzeko daude pentsatuta, eta ez dituzte erabiltzen ez produktu toxikoak ez kutsagarriak. Diseinu parte-hartzaile eta ekologikoko eredu baten alde egiten dute, eta ez dira “formen makillatzaile” hutsak. Hausnarketara eta, batez ere, akziora bultzatu nahi dute gizartea.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Berrerabileraren eta diseinu irekiaren sustatzea helburu duen elkartea
Tipo
Invitados