Imagen
Imagen
Descripcion
Mercedes Vicente komisario independentea da, eta arte-kritikaria Londresen. Bere doktoregoa Londreseko Royal College of Arten egin du, bideoan aitzindari den Zeelanda Berriko Darcy Lange artistaren obran oinarrituta. Vicente Zeelanda Berriko Govett-Brewster Art Galleryko arte garaikideko komisarioa izan zen, eta, ondoren, Darcy Lange Curator-at-Large gisa aritu zen museo berean. Erakusketa asko antolatu du Langen obrari buruz nazioarteko instituzioetan, adibidez, Camera Austrian, Ikon Galleryn, Cabineten, Yaleko Unibertsitatean, Castellóko Espai d’Art Contemporanin eta Singapurreko NTU CCAn. Darcy Lange: Study of an Artist at Work (Govett-Brewster Art Gallery eta Ikon Gallery, 2008; gaztelaniazko argitalpena, Castellóko Espai d’Art Contemporani, 2012) monografia argitaratu zuen, baita artistari buruzko artikuluak Camera Austria International eta Documenta 12 Magazine no.3 Education (Taschen, 2007) argitalpenetan ere.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Komisario independente eta arte-kritikaria
Tipo
Artistas y Creadores