Imagen
Imagen
Descripcion

(Donostia, 1995) Musika garaikideko performanceko masterra amaitu zuen, Escola Superior de Musica e Artes unibertsitatean, Oporton 2021an, Gipuzkoako Foru Aldundiaren arte ikasketak egiteko bekarekin. Honen aurretik Musikako Goi-Mailako ikasketak egin zituen Musikenen, perkusioan espezializaturik, 2018an amaitutakoak. 2019. urtean, Nano Drumming Grupo de Percussao taldearen akademiaren parte izan zen. Puy Barral poeta, Jone Amezaga dantzaria, Sigma Project, Bilboko eta Gasteizeko Udal Musika Bandak, Bilboko Orkestra Sinfonikoa edo Haatik dantza konpainia bezalako artista eta taldeekin jo izan du, besteak beste. Gaur egun, perkusioko irakaslea da, hainbat proiektutan ibiltzeaz gain.

Tipo
Artistas y Creadores