Texto Destacado

Jessica Sarah Rinland

Multimedia
Imagen
Texto Horario
12:00-14:00 / 16:00-20:00
Texto Fecha
2024 IRA 17 - 2025 URT 12
Pasada?
No
Descripción Larga

Jessica Sarah Rinland artista eta zinemagilearen instalazioak mugimenduko irudi berriak eta audio-grabazioak XX. mendearen hasierako National Geographic aldizkarietako orrialdeekin uztartzen ditu. Zinema dokumentalaren inguruan garatu duen ikuspegi esperimental eta berezia dela eta, Rinlandek ospe handia lortu du nazioartean. 

Extramission: Begi distiratsuen ehizan lanean, Londresko Historia Naturaleko Museoko kontserbatzaileak ikus ditzakegu zaintzarako edo ehizarako erabili izan den kamera termiko baten bitartez. Kontserbatzaileek Hego Amerikako bildumako taxidermia-aleak zaharberritzen dituzte, instalazioetatik kanpoko biltegi batera eramateko. Infragorriekin egindako gaueko grabazioan, arriskuan dauden eta Europatik Argentinako jatorrizko habitatera itzuli berri diren animaliak agertzen dira; hain zuzen ere, Rinlanden gurasoek Argentinatik emigratu zuten.

National Geographic aldizkariko orrialdeek “basabizitzaren argazkigintzaren aita” izan zen George Shiras III.aren obraren laburpenak biltzen dituzte. Amerikako Mendebalde Ertaineko Aintzira Handietako Ojibwe herriaren ehiza-jardunbideetako suaren erabileran inspiratuta, Shirasek tranpa-kamera asmatu zuen. Zehazki, ura zeharkatzen duen txaluparen brankan sugar kontrolatu bat eramatean datza. Suak harrapakina liluratzen du, eta argiak animalien begietan duen islak gidatzen ditu geziak; Shirasen kasuan, flasha eta obturadorea aktibatzeko seinalea da. Ikusmenaren lehen teorietako bat izan zen estramisioak proposatzen zuen begiek kanpoko mundura igorritako argi-izpiak direla ikustea ahalbidetzen digutenak. 

Irudi-teknologiaren gamak iragarpen-sentsazio bat gauzatzen du. Shirasek ehizaren alternatiba gisa defendatu zuen argazkigintza. Gainera, haren emaitzak "mundu osoko milaka eta milaka pertsonarekin” partekatu zitezkeen" (denbora-tranpa horrek bizirik dirau, eskaintza gisa). Rinlanden obran behin eta berriz agertzen diren kontserbazio- eta aberriratze-ekintzek iradokitzen dutenez, egungo zaintza-ekintzek iraganeko indarkeriak ezagutaraz ditzakete. Aurrerantzean zer egin behar den ikuslearen esku uzten da. 

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2024
Tipo Agrupación
Erakusketa
Información Adicional
Futura?
No