Cambio de Naturaleza (Natura aldaketa) Euskadira iritsi nintzenean, 2015eko irailean, abiarazitako lana da. Lan diakronikoa da, habitat aldaketa baten ondorioz gauzatuz doana. Migrazioak, Teherandik, 12 milioi biztanle inguruko metropolitik, Astigarretara, 20 bat biztanleko herrixkara, erabateko aldaketa gisa funtzionatzen du sentigarriaren maila guztietan. Hortaz, ingurunez aldatu izanaren ondorioak islatzen dira nire lanean.
Hemen urtebete eman ondoren eta nire lan materialak aldatu direla oharturik, ingurunearekiko irekia izaten eta harekin lan egiten saiatu naiz. Natura finkatu eta eraldatzen den moldeei eta esperientzia irudiari itsasi eta hartzen duen moldeari arreta eman ondoren, gogoeta eta emaitza sail bat aurkitzen ari naiz eta horiekin lan egin nahi dut.
Hala beraz, egoitzaren aldian aurten abiarazitako lanetako batzuk garatu nahi ditut, bestelako eskalan eta teknika berriak saiatuz, distantziak ematen duen perspektibaren bidez ondorio formal batzuetara iristen ahalegintzearren.