Ildo ezberdinak proiektua da. Alde batetik, txoritxo batzuen margoketa samurra eta denboragabea, kontratxapatuan egina, zenbaitetan esaldi hau idatzita daukatenak: Gaur txori hau margotu dut zoriontsuagoa izateko.
Margolan horiek egitearekin batera, beste material batzuekin lan egin nuen, hala nola: erretxinak, serigrafiadun ehunak, latexa, zurak, buztina eta arrosa-petaloak, argazkiak egiteko hainbat pieza eratzearren. Nire asmoa argazki horiek 2007. urteaz geroztik egiten ditudan erretratuekin txandakatzea da. Uste dut nire blogeko argazki-segidetan hainbat dosi daudela: edertasuna, kaosa, ordena, bakea, uhertasuna, espiritualtasuna,… ardura handia hatzen dut antzematen dudanaren, akuilatzen nauenaren edo topatzen dudanaren edo neure buruari toparazten diodanaren dosi zintzoak izan daitezen.
Beste lan-ildo bat hizkuntzazko ready mades izenekoak dira, esaldi modura egiten ditudanak, hala nola:
Inoiz ez nion kobratu / Gero eta erakargarriagoak zaizkik ahateak / Dena bizi, esan nizun bakarra dena bizi nahi nuela izan zen / Ez dut gainditu Cecilio G-k egin zidan hutsegitea / Debekatuta dago dena hain leuna den oreina musukatzea /.
Esaldi horiek ehunen, erretxinen, latexaren, zuraren eta abarren gainean seigrafiatuko ditut, horiekin gailuak sortuko ditut, eta horiei argazkiak egingo dizkiet.
Bukatzeko, audio-pieza bat egin nahi dut. Bertan bi minutu irauten duten hainbat musu luze grabatuko dira zenbait ahoren barrualdetik, multzoa landu eta entzunezko pieza bat edo 5 aurkezteko, lanaren zati handiena definituko duen izenburu batekin.
Dokumentazioa