Subtitulo
Egoiliarra: Ainize Sarasola
Texto Destacado
Filme hori The News (Albisteak) proiektuaren barne dago, The News filma bera eta The Real Stardust Oil (Benetako nebulosa olioa) filma bezala.
Multimedia
Imagen
Pasada?
Si
Descripción Larga

Filme hori The News (Albisteak) proiektuaren barne dago, The News filma bera eta The Real Stardust Oil (Benetako nebulosa olioa) filma bezala.


2013ko amaieran jarri nuen abian The News ikus-entzunezko proiektua. 2014ko udaberrian, Gasteizko ARTIUM arte zentroaren Eremuak beka eman zidaten proiektuko lehenengo bideoak egiteko. 2014ko ekainaren amaieran lehenengo kapitulua amaitu nuen, The News izenekoa, proiektu osoari izena ematen diona hain zuzen. Lehenengo kapitulu horretan albistegi surrealista eta komiko bat egin nahi izan nuen. Albistegi horretako albisteek ez dute inolako interesik eta pertsonaiak erabat absurdoak dira. 2014ko urria eta azaroa bitarte, bigarren bideoa grabatu eta editatu nuen, The Real Stardust Oil izenekoa. The Real Stardust Oil filmean teledenda iragarki formatua erabiltzen dut. Without farewell filmeko pertsonaia nagusietako bat The News proiektuko lehenengo filmean ere ageri da.


Ikus-entzunezko esparruan esperimentatzeko grina dela-eta sortu zen The News proiektua; baina emakumeek komedietan duten papera planteatu eta berriz pentsatzea ere garrantzitsua da. Niretzako oso garrantzitsua da zineman oro har eta bereziki komedietan behin eta berriz errepikatzen diren genero klixeak planteatu eta horiek apurtzen saiatzea.


Wihtout Farewell oso-osorik Berlinen grabatu zen. Produkziorako Eusko Jaurlaritzak proiektu artistikoak ekoizteko ematen duen beka lortu nuen, eta oraintxe bertan edizio fasean dago.


Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2016,2017
Tipo Agrupación
Deialdea
Futura?
No
Autor-es