Subtitulo
Egoiliarra: Maki Nishida
Texto Destacado
Donostiaz ari bagara, bada inola ere saihestu ezineko gai bat: gastronomia. Poteoa, pintxoak, Michelin izardun jatetxeak... Atzerritar askok ez dakite, ordea, kultura gastronomiko ezagun horrek guztiak oinarri sendoa duela azpian. Elkarte gastronomikoak dira, gizonentzako sukaldaritza-klub berdingabeak, eta, tradizio gastronomikorako ez ezik, funtsezkoak izan dira hiriko kultura eta nortasunerako ere. Egiaz, pintxo-tabernen arteko korridore ilunetan «Pribatua» dela esaten duten ikurrak ikusi, euskal jendeari «Agur!» esaten hasi ondoren ikusten dira, bertako norbaitek elkarte itxiaren berri ematen dizunean. Berez landa-guneetako langileen bilgune moduan hasi ziren, bizitza komunitarioaren alderdi onak hirian bizi nahi zituzten-eta. Ordutik, elkarte gastronomikoek funtsezko zeregina bete dute Donostiako komunitatean eta kulturan. Bereziki Francoren erregimenaren garaian, funtsezko gune izan ziren euskal hizkuntzari eta kulturari (eta batik bat sukaldaritza-tradizioari) eusteko. Errezeta tradizional eta ia-ia ahaztu ugari berreskuratu eta jakinarazi ziren, eta gora egin zuen berrikuntzak, jendea gogotsu aritu baitzen osagaiekin esperimentatzen, plater berriak sortzeko.
Multimedia
Imagen
Pasada?
Si
Descripción Larga

Elkarteek badute bereizgarri nabarmen bat: estatutuetan, tradizioz, debekatuta dago politikari buruzko eztabaidak izatea bilgunean. Esan liteke biltzeko ekintza bera politikoa dela, hala ere, interesgarria da politikari buruzko eztabaiden inguruko debekua; izan ere, lokalaren babesa ekarri zuen ondorioz, denetarik eztabaidatzeko egokia eta baliozkoa izaten jarraitu zezan. Horrek asko ematen du aditzera gaur egungo gizartean, non guztia politizatzeko joera dagoen, jendearen arreta erakartzeko eta belarrira «ondo eman dezan», eta, aldiz, gero eta despoetizatuago ari da bihurtzen. Izan al gaitezke politiko politikari buruz hitz egiten ez dugunean? Eta, hala bada, nola? Izan al gaitezke agian poetikoki politiko, gutxieneko batean bederen?

Elkarteen izaera ikertuz, beharbada, galdera hori erantzun, eta argi apur bat egin genezake kontu honen inguruan: hain zuzen, nola hurbiltzen garen egungo auzietara eta hiriko bizitzaren eta komunitatearen arteko harremanera. Horregatik, elkarteak nire ikergai bihurtu nituen, horien kontzeptua, historia eta jardunbideak aztertzeko, eta gaur egungo donostiar gizartean nola jarduten duten ikertzeko. Horiez gain, urteen joanarekin zer berreskuratu den ere miatu nahiko nuke: esate baterako, errezetak, literatura eta poesia.

Bai Asconako artistek, bai Gordon Matta-Clark-ek eta Rikrit Tiravanija-k, bai beste hainbatek ere... Artistek luzaroan izan dute janariarekiko interesa, batik bat haiek bizi diren komunitatearen inguruan hausnartzen dutenean eta harekin harremanetan jarri nahi dutenean. Matta-Clark-en eta Gooden-en FOOD jatetxeak, adibidez, funtsezko zeregina bete zuen SoHo-ko sortzaile-komunitatearen garapenean 70eko hamarkadaren lehen urteetan. Bizitza komunitarioak eta janariak gizartean betetzen duen zereginak nire interesa pizten dutenez, artistek janariarekin duten harremanaren historia ikertu dut, eta beren jardunean edo beren bizitzaren testuinguruan esku hartzeko eta gizartearekin taktikoki negoziatzeko asmoz janaria eta jateko onak diren materialak erabiltzen dituzten artistekin lan egin dut. Ikerketarekin beste ikuspuntu batetik jarraitzeko, orain elkarteak ditut aztergai, baita halakoek «benetako» komunitate gisa daukaten funtzionamendua. Zer ikasi dezakegu haiengandik munduarekin sukaldaritzaren bitartez komunikatu nahian gabiltzan kontserbatzaile eta artistok? Zer erantzun emango diegu? Erantzun al diezaiekegu gure ikuspegiaren bitartez?

Dokumentazioa

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2016
Tipo Agrupación
Deialdea
Futura?
No
Autor-es