CAPP (Collaborative Arts Partnership Programme) testuinguru komunitarioetako arte-programatik abiatuta, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan hezkuntza-arloko egonaldi bat egitea proposatu da eta bere abiapuntua honakoa da: Tabakalerako espazio publikoa bertako programarekin inongo loturarik izan gabe bertan ibiltzen diren gazteek beregana eta erabil dezaten sustatzea. Egonaldiaren helburua espazio publikoari eta gazte-identitateari buruzko hausnarketa bat eragitea da, hala nola espazioa erabiltzen duten gazteak Tabakalerako kultur proiektuarekin lotzeko estrategia metodologikoak sortzea eta abian jartzea.
Tabakalerako espazioaren barruan, 38.000 metro koadro ingurukoan, programaziorik gabeko eremu ireki asko daude, «kale-espazioak» deiturikoak. Zentrora datozen erabiltzaileek libreki okupatu ditzaketen leku zabalak dira, altzariren bat izan arren. Neguko hilabeteetan euria eta hotza iristearekin batera, gazte-talde askok «kale-espazio» horiek betetzen dituzte, batez ere asteburuetan, baina zentroak eskaintzen duen kultur arloko eta arte garaikideko programazioarekin benetako inplikaziorik izan gabe.
Hezkuntza gazteekiko elkarrizketa-prozesu gisa planteatu da. Horrek, estrategia pedagogiko-artistikoen bidez, «kale-espazio» horien diseinuaren eta erabileraren zehaztapenean parte hartzeko eta erabakitzeko aukera emango die.
Prozesu horretan parte hartuko duten egoiliarrak Felipe Polanía artista eta hezitzailea eta Oihane Espúñez hezitzaile eta sortzailea izango dira; azken horrek tokiko kontrako alderdi gisa jardungo du. Egonaldia zenbait epetan gauzatuko da: 2017ko otsailaren 20tik martxoaren 26era, eta maiatzaren 5etik 14ra bitarte.
CAPP Collaborative Arts Partnership Programme sarearen ekimenen baitan kokatutako proiektua.
Laguntzailea: