Subtitulo
Egoiliarrak: Naiara Palacios eta Silvia Manzana
Texto Destacado
Gutako bakoitzak egiten duen lana bestearentzat oso erakargarria delako sortu genuen gure proiektua. Bi diziplinak fusionatuz, ikuspegi komun bat sortu genuen, eta «antzerki ilustratua»ren kontzeptua landu.
Multimedia
Imagen
Pasada?
Si
Descripción Larga

Gutako bakoitzak egiten duen lana bestearentzat oso erakargarria delako sortu genuen gure proiektua. Bi diziplinak fusionatuz, ikuspegi komun bat sortu genuen, eta «antzerki ilustratua»ren kontzeptua landu.


Proiektu honen abiapuntuan, ipuin bat eta irudi batzuk dauzkagu: Silviak helduentzat idatzitako ipuin bat eta Naiarak ipuin horretarako egindako bozeto batzuk. Elkartzerakoan, urrats bat gehiago egiteko aukera sortu zitzaigun: bi diziplina horiek fusionatzekoa, gu geu fusionatzekoa, kontzeptu berriekin lan egiteko.


Helburua diziplinek elkarri eragitea da, aukerak konbinatuz. Gure planteamenduan, ez ditugu bi lan independente aurkezten; aitzitik, elkarren osagarri diren bi lan dauzkagu, batak bestea kutsatzen eta zikintzen duela. Bakoitzak zuzenduko duen lanak kanpoko estimuluak izango ditu, une oro. Arte-ikuskizun bat zuzenean ilustratzea, paperik gabe. Ilustratzea diogunean, hitzaren esanahi zabalenarekin diogu: leku sinboliko bat sortzea, bertan antzerkia eta idazmena irudi bilaka daitezen, performancearen eta happeningaren bidez. Ikusizkoa, ametsezkoa, hitza bera.


Noraino eraman dezake aktorea zertzelada jakin batek? Nola zikin dezake soinu batek, algara batek edo hitz batek marrazki bat?


Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2017
Tipo Agrupación
Deialdea
Futura?
No