Kokagune jakin bati lotutako proiektua da hau; Donostia ekialdean dauden Arditurriko meatzeei lotutakoa, hain zuzen ere. Horretarako, meatzeen bitartekaritza historikoa eta arkeologia digitalaren alorrean irudiak prozesatzeko erabiltzen diren konputazio-teknika berritzaileak uztartuko ditut, meategiaren irudiak irudi-meatzaritzako teknologietan txertatuz.
Proiektua gauzatzeko, lekuaren historian sakonduko dut, meazuloetakoan zein kanpokoan, testuinguru kultural eta politiko zabalean gainjarrita, Euskadiko Filmategian gordetako meatzeen filmak ere kontuan hartuz. Petrografia kultural horrekin batera, lekuan bertan irudiak prozesatzeko teknika berritzaileak erabiltzeko asmoa dut, geologia industrialeko leku horren memoria kulturalaren eta horren irudikapen digital eta parafotografikoaren arteko topaketa bat antolatzeko.
Zinemagintzako saiakeraren formatua bloke ez-linealetan deseraikitzeko modu berriak aurkitzea da nire aspaldiko interesetako bat, eta horren parte da proiektu hau. Gainera, historiaren galderetan filmen eta arkitekturaren elkarrekikotasunari buruz egin ditudan ikerketetan du oinarri.