Cai Tomos eta Itxaso Díaz egoiliarrek talde bat osatu zuten gorputza, bere istorioak eta testuingurua lantzeko. 10 eguneko lantegi batean, bideoa euskarri gisa erabiliz, partaideen bideoerretratuak egin ziren, gorputzaren esperientzia, mugimendua eta emozioak jasotzeko helburuarekin.
Bizitzaren istorioak, gorputzaren istorioak, “mugimenduan dauden erretratuen” ideiara hurbiltzeko abiapuntu izan ziren lantegian, prozesu filmiko eta koreografikoen bitartez.
Lantegia hiru elementuren inguruan izan zen:
- Gure gorputzaren eta bere istorioen arteko harremana.
- Gure gorputzaren eta gure inguruaren arteko harremana.
- Ikus-entzunezko euskarriak hori erakusten nola lagun gaitzakeen.
Ariketak norberaren gorputzaren esperientzia lantzean zentratu ziren, eta helburua bakoitzaren bideoerretratua sortzea izan zen.
Tabakaleran egindako egonaldian landutako prozesuaren eta horren emaitzaren aurkezpen publikoa egin zuten urriaren 21ean.