Abiapuntua Ortín eta Gorostidi tokiko artisten eta Khaldi eta Khalili Ramallahen erroturiko artisten arteko lankidetza da. Elkarlan honen oinarriak lurraldearen irudikapena, mugaldea eta identitatearen eta paisaiaren arteko lotura dira. Hasieran, egonaldiko artisten praktikek zein antzekotasun zituzten aztertzen saiatu ziren, eta, horren harira, nazio-estatuaren porrotari buruz eztabaidatzen hasi ziren. Eztabaida horren ildotik, espezie inbaditzaileak ikertu zituzten kasu-azterketa bat eginez, konnotazio guztiak kontuan hartuta: ekologikoak, taxonomikoak, botanikoak, geografikoak eta bereziki linguistikoak. Halaber, aintzat hartu zituzten hala ekologiaren inguruko diskurtsoak nola fenomeno zientifikoak deskribatzeko erabilitako hizkuntza; izan ere, hizkuntza hori politika eskuindarraren hizkuntzaren antzekoegia da sarritan.