A canary called Cassandra, 2017
Askotan eztabaidagarriak diren lekuetako berezitasun eta narrazio latenteak lurpetik atera eta atzera bisitatzen ditut behin eta berriz, lekuetako istorio konplikatu eta zatikatuetara hurbildu ahal izateko. Hor sustraitzen da eta hortik aldentzen da Tabakalerako egonaldi osoan landuko dudan OLYMP'S SHEDS proiektua. Luzera begirako proiektu baten zati bat da, izuaren etxekotzearen eta ziurgabetasunaren diskurtsoaren barruko korapiloei eta azpiratzeei buruzko ikerketa bat. Átticako eremu metropolitarrean porrot egindako lau eraikuntza-proiektu handitan oinarrituz, ikus-entzunezko OLYMP'S SHEDS proiektuak leku itzalien oraingo mesfidantza agerrarazten du. Taktika mikrourbanoen bitartez frogatu da hondatuta dagoen eremu batek errealismoa berreskura dezakeela. Erortzeko zorian dauden eraikinetan bizi diren pertsonek biziberritzen dituzte eraikin horiek, nork bere modura, aldi baterako, zain dauden bitartean.