Iraupena: 90’
Hizkuntza: Mandarin-txinera, portugesa eta ingelesa
Grabaketa lekua: Recife (Brasil)
Sinopsia: Hiru atzerritar hiri tropikal batean, edozein lekutan egon litezkeen tokietan zehar ibiltzen. Gela zuriak eta hutsak dituen jabekidetzen dorre bat, made in China purtzilerien dendak, marrazoen erasoak jasaten dituen hondartza bat, itsasoa. Lixue, Ah eta Bo batzuetan fikzioa dirudien errealitatean daude; akaso, munduko hirien etorkizunari buruzko iragarpen batean. Amaitu gabeko abesti baten hiru estrofa; baina, nork hitz egiten du noren bidez? Hiruren deserrotzeak, horren ezberdinak, horren berdinak.
"Recife historia handia duen hiria da, baina badirudi hiri-garapenaren bidez aztarna horiek ezabatu eta aireportu baten antza eman nahi zaiola: murru altuek babestutako segurtasun pribatua duten dorre generikoak, merkataritza-guneak eta lokalizazioak lotzen dituzten hirietako autobideak. Edozein lekutan gerta litekeen film bat egin nahi dut, bertara arrazoi ezberdinak direla eta iritsi baina hiri berri horren zati ez diren pertsonei buruzkoa baita. Recifera egin nuen lehen bisitaren ondoren pentsatu nuen, “eta zergatik ez hemen?”. Aurpegi anonimo horren atzean, hiria hausturaz, samurtasunez eta bitxikeriez beteta dago".