Argazkia: Tristán Pérez Martín
Proiektu honek galdera hau du ardatz: pertsona batek eduki zinematografikoak biltegiratu/irudikatu/erreproduzitu ditzake bere barnean, edo bera izan eduki zinematografikoa?
Esate baterako, liburuak ikasteak, horrek dakartzan zailtasun guztiekin, nolabaiteko berridazketa bat izaten du ondorio. Testu erraz eta motzak ikasitakoan, aldatu egiten dira irudikatzeko eta interpretatzeko modua, lokuzioa edo intonazioa testuok erreproduzitzen diren bakoitzean. Alabaina, zer gertatzen da testuak soilik ez diren gauzak buruz ikasitakoan? Nola konta eta erakuts daiteke irudi-sekuentzia bat, bere konplexutasun guztiekin?
Asleep Images proiektuak aztergai du norbanakoen memoriak irudiak biltegiratu eta erreproduzitzeko gailu gisa duen balioa. Geure buruari galdetzen diogu nola buruz ikas eta konta ditzakegun askotariko edukiak (argazkiak, ikus-entzunezkoak, zinematografikoak…), eta enuntziatu horrek irekitzen dituen bide guztiak aztertu nahi ditugu.