Texto Destacado
Hau izango da ikerketaren ardatza: metodologia nagusi gisa, taldeko lana eta, zehazki, erakunde eraikuntza hartu eta praktikan jartzen dituzten praktika eta proiektu artistikoak. Gure proposamenaren oinarria da hainbat esparru sozialetan, erakunde eraikuntzaren barneko politika, poetika eta etika ikertzea, bai eta formatu menperatzaileak parodiatu, irrigarri utzi, deseraiki eta geureganatzean oinarritutako egintza eta praktiken bidezko modalitateak ere, horiek benetan kutsatu eta gainazpikatu baitezakete menperatze politiko-ekonomiko eta kulturalaren logika.
Multimedia
Imagen
Pasada?
Si
Descripción Larga

Egonaldia aukera bikaina da gaiaren inguruko azterketa sakonagoa egiteko, Afrika eta Ekialde Ertaineko testuinguruetan sortutako instituzioetako praktika artistiko kolektiboei buruzko ikerketa, zehaztapena eta hausnarketa sustatuz, eta, era berean, beste geografia eremu batzuetan garatutako proiektu iraultzaileekiko erkaketa eta azterketa bultzatuz.

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2018
Tipo Agrupación
Deialdea
Futura?
No