1972an Kairon jaioa, Amal Ramsis egiptoar jatorriko zine zuzendari espainiarra da, eta Zinemagileen artean, Emakumeek egindako Zinemaren Karabanaren sortzailea. Zuzenbidean lizentziatua Ain Shamseko Unibertsitatean, Kairon (1993), abokatu gisa lan egin zuen denboraldi batez. 1992an, Egiptoko “Ma’an” Emakumearen Ikerketa Zentroaren sorreran parte hartu zuen. 2002an Espainiako Kanpo Arazoetako Ministerioaren beka bat jaso zuen, Madrilgo Septima Ars eskolan zine zuzendaritza ikasteko. 2008an “Zinegileen artean” Cairo International Women’s Film Festival sortu zuen, Arabiar Munduan emakumeek egindako lehenengo zinemaldia, urtero antolatzen dena. 2009an Granadako Euroárabe Fundazioaren Arte eta Kulturetako Katedraren titularra izan zen. Epaimahaikide izan da hainbat zinemalditan, besteak beste, CPH: DOX eta Documenta Madrid.
Sólo sueños (2005), Prohibido (2011), La Estela de la Mariposa (2015), Venís Desde Lejos (2018) bere dokumentalak nazioarteko zinemaldi ugaritan saritu eta proiektatu dira.