Imagen
Imagen
Descripcion

Marrazkilaria, ehun-diseinatzailea eta serigrafista. 

2000 urtean Ehun-diseinuan Ohoreekin lizentziatu zen, serigrafia espezializazioan, Londresko Central Saint Martins College-ean.

Bere marka propioarentzat, “Quepasajulia”, ehunak diseinatu eta estanpatzen ditu, etxerako ehun estanpatuen bilduma. Planeta, Vanity Fair edo AD bezalako argitaletxeekin eta aldizkariekin kolaboratzen du ilustratzaile eta marrazkilari moduan.

Motiboen, testuren eta koloreen bitartez ehunak eta paperak eraldatzen ditu koadro txikiak sortuz; mugimenduan dauden esparru biziak dira, gorputza nahiz esparru bat biltzen dituztenak.

2006tik Bartzelonako “Como Pedro por mi casa” Liburu Ilustratuen Nazioarteko Jaialdiaren zuzendaria da eta, era berean, autoedizioko liburu ilustratuen inguruan lan egiten du.

Teatre del Liceu, Picasso Museoa, La Pedrera, DHUB bezalako erakundeentzat proiektuak gauzatu ditu. Irakaskuntza arloan, berriz, Parisko Louvre Museoko Les Ateliers du Carrousel, Victoria and Albert Museum eta Londreseko Wallace Collection, Bartzelonako Lycée Francés edo La Central liburu-dendarako lan egin du.

 
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Marrazkilaria, ehun-diseinatzailea eta serigrafista
Tipo
Artistas y Creadores