Imagen
Imagen
Descripcion

Hasieran Portabebés para Siria ('Ume-eramaileak Siriarako') ginen.

Portabebés para Siria Donostian sortu zen 2016ko otsailaren 23an, Carry the future ekimenean inspiraturik.

Helburua: erabiltzen ez ziren ume-eramaileak jasotzea Siriako gerrako biktimei bidaltzeko, Siriako Herriari Laguntza Elkartearekin elkarlanean.

Ume-eramailea ez da objektu fisiko eta praktiko bat soilik. Ume-eramailea oihal zati bat baino askoz gehiago da: gure bizitzaren zati handi bat darama gainean, hau da, gure seme-alaben hazkuntza haien lehen bizi-aroan. Elkartasun eta solidaritate mezu bat da, amatik amara, gure arteko distantziari kontuan eduki gabe. 

Donostian sei bilketa-puntu jarri genituen kanpaina abian jartzean eta herritarren erantzunak gure aurreikuspen guztiak gainditu zituen: kanpaina 3.000 ume-eramaile inguru bilduz itxi genuen. 

Eta gure buruari galdetu genion: orain zer?

Orain Pasaportes para Siria ('Pasaporteak Siriarako') gara.

Gure nahia da pertsona guztiak askatasun osoz mugitu ahal izatea, segurtasun eta duintasun baldintzetan, munduko bide eta herrialde guztietatik barna. Edozeinek basakeriaren aurrean babesa lortu dezala, orain nahiz etorkizunean, beste batzuek, iraganean, aurkitu zuten bezalaxe.

Helburu horrekin lagundu nahi diegu; zuk nahi al duzu?
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Siriar herria babesten duen elkartea
Tipo
Invitados