Kuantika, unibertsoaren ulermena eta informazioaren prozesamendua eraldatzeko duen gaitasunarekin, zeharkakoa eta disziplinartekoa den elkarrizketa zirraragarri baten erdigunean dago. Baita Donostian ere. Zirkulu Kuantikoa, honenbestez, zientzia-teoria horrek eta bere alderdi teknologikoak dakartzan hainbat inplikazio eta etorkizun posibleei buruz solasteko hilean behin egiten den mahai-inguru formatuko topaketa da. Zaletuak, zenbait arlotako adituak eta jende ikusbera, oro har, biltzen dituen pentsamedu partekaturako espazio honek, pasioa zein jakin-mina ditu eragile nagusi.
*Donostia International Physics Center-ekin (DIPC) elkarlanean sortutako programa da Zirkulu kuantikoa.
Hurrengo saioak:
Abenduak 4 - Quantum Politics
"Behar bezain aurreratua den edozein teknologia ezin da magiatik bereizi", Arthur C. Clarke
Konputazio kuantikoaren eragin disruptiboak zientziaren eta teknologiaren mugak gainditzen ditu, geopolitikan eta munduko boterearen orekan ere eraginez. Gailentasun kuantikoa lortzeko lehiak, zifratzearen segurtasunarekin lotutako arriskuek, ordenagailu kuantiko bat asmo txarrez erabiltzeko arriskuak eta nazioek zein enpresa teknologikoek hartutako estrategiek agerian uzten dute iraultza teknologiko honen eragin sakona.
Zirkulu kuantikoaren saio honetan, artea, zientzia, teknologia eta gizartea hibridatuz eztabaidatuko eta galdetuko dugu, konputazioaren inpaktu geopolitikoari buruz, herrialde eta erraldoi teknologikoak bultzatzen ari baita inbertsio eta estrategia erraldoietara, berriro ere gure bizitzetan eragina izan dezaketenak. Hirugarren saioan Aitor Lasheras soziologo eta geopolitika eta inteligentzian aditua izango da.
Aurreko saioak:
Azaroak 6 - Artea eta kuantika
Artearen eta konputazio kuantikoaren arteko harremanari eskainitako saio honetan Oriol Pares artistak parte hartuko du. Berarekin eta Jaime de los Riosekin batera, sorkuntzan ikuspegi eta forma berriek eskaintzen dituzten aukeretan barrena bidaiatuko dugu, datorren urtean Tabakaleran egingo den "Quantum Visions" erakusketan eta testuinguru garaikideko artearen eta zientziaren arteko elkargune interesgarrietan elkarrekin murgiltzeko.
Urriak 2 - Literatura kuantikoak
Lehen saio honetan, eta Jaime de los Ríos artistaren eskutik, fisika kuantikoaren ulermenean eragina izan duten nobelak, filmak eta testuak aztertuko dira. Borges, Cortázar eta Ursula K. Le Guin bezalako egileen narrazioak eta teknikak berrikusiko dira, edota Andrei Tarkovskiren zinea ere.
Teoria kuantikoaren inguruko diziplinarteko eztabaida eta esplorazioa sustatzeko mahai-ingurua.
idReservaPadre: 0B0D1DB8-DA21-4B96-887A-C427D41DCAAD
Reserva: Circulo cuántico
FechaInicio: 2024-12-04
FechaFin: 2024-12-04
FechaAlta: 2024-10-28
Seccion: MEDIALAB - LIB
Proyecto: AKTIBITATE PROGRAMA
Canal: Topaketa eta Jardunaldiak
Idioma: ES
Edad: +16
Entrada: Izen-ematea
EntradaES: Inscripción
FECHAS:
idReserva: D2A2EDA0-F59A-45B3-8B31-697F51D7A76F
Fecha: 2024-12-04
HoraInicio: 18:00
HoraFin: 20:00
Plazas: 20
idAmbito: E83B1791-DE2D-4C28-920D-30D80E90ECCB
TituloEvento: Círculo Cuántico
TituloEventoEU: Zirkulu Kuantikoa
Sala: MEDIALAB - LIB
SalaES: Medialab
SalaEU: Medialab
Ocupacion: Topaketa
OcupacionES: Encuentro
OcupacionEU: Topaketa