Imagen
Imagen
Descripcion

Iñigo Villafranca Apesteguia komisarioa eta ikertzailea da. Bere lanak lurraldearekiko giza harremanen konplexutasuna du ardatz. Estetika erlazionalak, irudiaren azterketa, paisaia eta utopia dira bere ikerlanaren ildo nagusiak. Nazioarteko Harremanak gradua eta Kultur Kudeaketa masterra ditu, eta ikasketa kuratorialetara bideratu du bere prestakuntza. Kultur Ikasketak eta Lurraldea unibertsitate-espezializazioa du, eta egun Arte Garaikideko Ikerketan doktoretza egiten ari da EHUn. Berriki ondoko erakusketa hauen komisarioa izan da: ¡Vamos caballos! (Huarte Zentroa, 2023), Todoterreno (ezprogui, 2023), Resbalar (una cosa)(Can Felipa, Bartzelona, 2024), ¿Quién robó la campana? (ezprogui, 2024) edo Nadie puede compartir el sabor de la menta (BilbaoArte Fundazioa, 2024). 2021az geroztik, ezprogui proiektuaren zuzendaria da.

Disciplina
Cargo - Nota descriptiva
Ikerlaria eta komisarioa
Tipo
Artistas y Creadores