Imagen
Imagen
Descripcion

Sasha Huber (Zurich, 1975) artistak ikus-entzunezkoak lantzen ditu eta Helsinki (Finlandia) du bizileku eta lantoki. Jatorriari buruzko gogoeta du langai, eta ikerketen ardatz, nortasun pertsonala eta artistikoa eraikitzeko prozesua, horretarako multimedia tresnak –bideoa, argazkia–, aire konprimatuko grapatzea, performance motako esku-hartzeak eta liburuen argitalpena erabilita. Artista konprometituta izanik, urteak eman ditu «Demounting Louis Agassiz» proiektuan lanean, Agassizhorn mendiaren izena aldatzea xede. Izan ere, mendi horrek teoria arrazistak garatu zituen Louis Agassiz (1807-1873) suitzar naturalistari zor dio izena, eta artistak Rentyhorn izena proposatu zuen, Renty esklaboaren eta antzeko patua izan zutenen ohoretan. Nazioarteko erakusketa askotan hartu du parte, tartean, Veneziako 56. Bienalean 2015. urtean.

Ikusi gehiago hemen: http://www.av-arkki.fi/en/artists/sasha-huber
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores