Imagen
Imagen
Descripcion

Petri Saarikko (1973) Helsinkin bizi den artista eta diseinatzailea da. Lekuan lekuko instalazioak egiten ditu Saarikkok, kritika soziala, diseinua eta multimedia berrietan duen eskarmentua uztartuta. Haren lanak oso performatiboak dira izatez. Saarikkok ez dio muzin egiten probokatzeari. Sarri egin die aurre nazio-nortasunari loturiko kontzeptuei, egiletza artistikoari edo diskurtso politiko ofizialei, testuinguruz atera eta, hala, fenomeno horien izaera artifiziala agerian jarriz. Botere-harremanak azaleratzea du xede, banakoaren kontakizunari tartea eskaintzeko eta berdintasunaren alde eginez. Saarikkoren lankide ohikoa da bere bikotekidea, Sasha Huber Saarikko.

Informazio gehiago: http://www.av-arkki.fi/en/artists/petri-saarikko
Cargo - Nota descriptiva
Artista eta diseintzailea
Tipo
Artistas y Creadores