Imagen
Imagen
Descripcion

Inès Sieulle zuzendari frantsesa da, Parisen bizi dena. Parisko École Nationale Supérieure des Arts Décoratifs-en ikasi zuen, Fresnoy-Studio national des arts contemporains eta École des Hautes Etudes en Sciences Sociales-en sartu aurretik. Bere lanak gizarte-dinamika garaikideak argitzea du helburu. Antzerkian, eskulturan, bideoan, arte digitaletan eta instalazioan bildutako esperientzia artistikoak uztartzen ditu, ikuspegi dokumental eta fikziozko batekin narrazio modu sentikorrak sortzeko.

The Oasis I Deserve bere film laburrak, orain Dokumental Labur Onenaren César 2024 sarirakolehian, sari handiak lortu ditu IndieLisboa eta Côté Court 2024 zinemaldietan, eta beste hauetan ere aurkeztu da: Sarajevo Film Festival, Bogoshorts, Festival du Nouveau Cinéma, Beirut Short Film Festival, 25FPS, Bieff, Lago Film Fest, Drama Film Festival eta beste hainbat. 

Cubes Garges, Meet in Milan eta Sample Bagnolet erakusketetan ere parte hartu du, eta adimen artifizialari buruzko Jeu de Paumeko erakusketan parte hartuko du 2025ean, Ada Ackerman eta Antonio Somaini komisario dituena.

Tipo
Artistas y Creadores