JON GARAÑO ,Donostia, 1974
Kazetaritza eta publizitatea UPV/EHUn ikasi ondoren, zinemagintza ikasketak egin zituen Saroben eta San Diegon (AEB). 2001. urtean jaiotako Moriarti ekoiztetxeko sortzaileetako bat da.
Bertan, gidoilari, zuzendari eta/edo produktore gisa lan egiten du. Jon zuzendari, gidoilari edo produktore izan duten filmek nazioarteko jaialdi ugaritan hartu dute parte, 450 sari baino gehiago jasoz. Horien artean, ondokoak dira nabarmentzekoak: 12 Goya sari eta 31 izendapen; Espainia Oscar sarietan ordezkatzeko bi hautagaitza; Epaimahaiaren Sari Berezia Donostia Zinemaldian, bai eta Zilarrezko Maskorra ere zuzendari onenari, gidoi onenaren Saria eta FIPRESCI saria; Forqué Saria film onenari; EFA sari bat; Platino sari bat; eta Sant Jordi Saria film onenari.
Honako luzemetraia hauek zuzendu ditu, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga bere kideekin batera: “80 egunean” (2010), “Loreak” (2014), “Handia” (2017), “La Trinchera Infinita” (2019) eta “Marco” (2024); eta “Cristóbal Balenciaga” seriea (2024) Disney+ katerako. Aurrekoez gain, zenbait laburmetraia eta dokumental idatzi eta zuzendu ditu telebistarako eta “Lucio” (2007) eta “El método Arrieta” (2013) luzemetraia dokumentalak ekoiztu ditu.