Subtitulo
Egoiliarra: Juan Canela
Texto Destacado

Gaur egun oraindik, etxeko ateetan eguzki-loreak jartzen ditu jendeak. Karduaren antzeko lorea da, jeinuak, sorginak, lamiak eta izpiritu gaiztoak urrun mantentzeko.  Cale, cale, cale! Caale!!! (Udazkena, udazkena, udazkena! Udazkenaaaa!!!) Da ekaitzen kontrako sorginkeria magikoaren azken lerroa, hain zuzen ere Italia hegoaldeko Lucania eremuan duela gutxi apaiz batek errezitatutakoa. Ernesto Martinok Magic: A Theory from The South 1 lanean aipatu duen moduan, “magiaren” eta “arrazionalitatearen” arteko hautapena da zibilizazio modernoa sorrarazi zuen gai garrantzitsuenetako bat.  Historian zehar, askotan, momentu eta leku magikoak naturari lotuta daude. Euskal kultura, gizartearen eta naturaren artean oso lotuta egoteaz gain, bertako jendea lurrari oso lotuta dago, harreman berezia du lurrarekin, eta harreman horrek kultura-erro sakonak dituela kontuan hartzeaz gain, de Martinok bere liburuan kontatzen dituen zenbait istoriotan ere arreta jarri dugu: zehazki, nekazariei eta Italia hegoaldeko soroetako langileei lotutako magia-jardunbideetan eta XIX. Mendean garatu zen Kataluniar Espiritismoan 2, mediumaren jarduna oinarritzat hartuta, berdintasunezko jardunbideak sustatu zituena; horri esker, feminismoa, antimilitarismoa eta cultura zein kooperatiba-elkartegintza bezalako mugimendu hasiberriak agertu baitziren. Halaber, Marison de la Cadena perutar antropologoaren ikerketan ere arreta jarri dugu 3, indigenismoaren eta “politikaren” arteko harremana aztertzen baitu, hain zuzen ere Mariano Turpo eta bere seme Nazarioren inguruan, Peruko Andetako mendizerretako errituetan espezializatutako bi politikari baitira, natura eta kultura esparru sekular eta sakratuetan bateratzen dituztenak.

Multimedia
Imagen
Pasada?
Si
Descripción Larga
 
Aro Antropozenoan, naturaren barne, magiaren, errituaren eta esparru irrazionalaren lekua zein den aztertzen du Cale, cale, cale! Caale!!! lanak. Gizateria ezagutzak eskuratzeko ohiko metodoen mugara iritsi bada —hau da, natura-zientziak alde batetik eta gizarte-zientziak bestetik—, zein bide ireki daitezke momentu horiek kontuan hartuta, baldin eta magiaren eta arrazionaltasunaren arteko ezberdintasun zaharrak hausten baditugu? Zein erantzun sozial eta politiko sor daitezke esparru kulturalaren eta naturalaren arteko ezagutza-aldaketa egitean sortzen diren espazio fantastiko eta irrazionaletatik? Hemendik zein erresistentzia-espazio sor daitezke, hain zuzen ere mundu mailako uniformetasunaren ondorioz desagertzen ari diren bizimodu berezietarako? 

1 Gerard Orta, Spiritism and social struggle, Historia, antropología y fuentes orales, ISSN 1136-1700, págs. 29-49

2 Marisol de la Cadena, Earth Beings: Ecologies of Practice across Andean Worlds, Duke University Press, 2015

3 Ernesto de Martino, Magic: A Theory from The South, Hau, 2015

Egonaldia bi epetan gauzatuko da: 2016ko Irailaren 27tik urriaren 8ra bitarte eta 2016ko abenduaren 5etik 18ra bitarte. 

Dokumentazioa

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2016
Tipo Agrupación
Egonaldiak
Futura?
No
Autor-es