Orden
-7
Equipo
Año
2024
Duracion
00:36:07
Idioma
Sinopsis

ELKARRIZKETAK: Extramission: Begi distiratsuen ehizan 

  • La expresión del ciego, Jessica Sarah Rinland, Erresuma Batua, 2016, 7’
  • Those that, at a distance, Resemble Another, Jessica Sarah Rinland, Erresuma Batua, Argentina, Espainia, 2019, 67’

Jessica Sarah Rinland artista eta zinegileak Extramission: Begi distiratsuen ehizan erakusketa du Tabakalerako 2 erakusketa aretoan. Hala, erakusketa osatzeko, bi proiekzio antolatu ditugu, publikoak Rinlanden obran beste ikuspegi batetik murgiltzeko aukera izan dezan. Lehenengo saioan emango diren filmak Rinlandenak dira, eta bigarrenean, berriz, Gerard Ortín zinegile eta artistarenak.

Zenbaitetan, bien filmak bat datoz lantzen dituzten gaietan, eta, nabarmenago, beren sortze prozesuetan. Beren zineak ikerlana du ezaugarri, non hizkuntza zinematografikoak —soinutik hasi eta muntaiaraino eta kameraren mugimenduetaraino— jorratzen dituzten gaien pareko garrantzia hartzen duen.

Estramisioa ikusmenaren lehen teorietako bat da, eta kontzeptu hori da, hain zuzen, Jessica Sarah Rinlandi eskainitako lehenengo zine saioaren abiapuntua. Bertan, zuzendariak ikusmena aztertzen du. Rinlandek bere buruari galdetu zion zein ote den ikusmenik ez duen norbaitek artearekin duen esperientzia. Hala, David Johnson filmatu zuen — bederatzi urte zituenetik itsu— eskultura viktoriar bat eskuekin zeharkatzen. Emaitza La expresión del ciego da, 16 mm-tan filmatutako pelikula zoragarria. Bertan, Johnson bizitzen ari den esperientzia hori bera transmititu nahi du Rinlandek: eskulturaren fragmentazioa, Johnsonen eskuak protagonista dituena. Esan genezake eskuak direla La expresión del ciego filmeko protagonistak eta, izan ere, Harun Farockiren Expresión de las manos filma aipatzen du Rinlandek erreferentzia gisa. 

Eskuak lotura dira ere La expresión del ciego eta Those that, at a distance, Resemble Another filmen artean. Baina, bigarren film honen kasuan, benetako protagonista elefante baten bolia eta haren erreplika dira. Zuzendariak Abbas Kiarostamiren Copia certificada filmarekin lotu ohi du film hau. Bertan aipatzen da gure arbasoen DNAren erreplikak baino ez garela. Beraz, zer da jatorrizkoa? Rinlandek museoetako kontserbatzaileen eta doitasun handiko haien lan prozesuen erretratua proposatzen du, eta zuzendariaren beraren prozesua da hari nagusia, elefantearen boliaren zeramikazko erreplika egiten. Filmean soinua nabarmentzen da bereziki; bere bitartez, prozesuetan eta musikan parte hartzen duten pertsonen elkarrizketen bidez, mota honetako lanen eta zinearen beraren talde sena irudikatzen dugu. 

Jessica Sarah Rinlandek bere filmak aurkeztuko ditu eta berarekin hitz egin ahal izango dugu.

Fecha Comienzo
Imagen Listado
Novedades
No
Destacado
Formato
Tipo Contenido
Contenido Principal
Imagen Preview/Poster
Imagen Listado
Imagen
En Home
Si
En listado
Desactivado