Deialdi honetara proiektu bat aurkezteko, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da euskaraz, PDF formatuko dokumentu batean eta hurrenkera honetan:
1. PROIEKTUAREN FITXA (gehienez 2 orrialde): izenburua, egilea/k, loglinea, formatua, iraupena, generoa, xede-publikoa, sinopsi laburra, eta pertsonaien banakapena (generoa, adina eta deskribapen laburra).
2. SINOPSI LUZEA (gehienez 3 orrialde): tramaren garapena zehatz-mehatz deskribatzen duen sinopsi luzea, amaiera barne.
3. GIDOI LAGINA: Proiektuko bi sekuentzia elkarrizketatu (gehienez 4 orrialde)
4. EGILEAREN ASMOAK: Hautaketa-batzordearekin partekatu nahi diren eta proiektua hobeto azal dezaketen asmo-gutuna edo bestelako materialak: erreferentziak, estekak, audioa, estekak, etab. (gehienez 2 orrialde)
5. EGILEAREN/EGILEEN CV/BIOFILMOGRAFIA (gehienez 2 orrialde): bai eta NANaren edo dokumentazio ofizialaren kopia bat ere.
Atal honetan ezarritako atalen bat aurkezten ez duten proiektu guztiak automatikoki baztertuko dira.