Imagen
Imagen
Descripcion

Josek 20 urte baino gehiago daramatza honako hau bezalako bere lanaren laburpenak idazten; bere buruaz hirugarren pertsonan hitz egiten. Tartetan, prentsarako (ElDiario, Público, Rolling Stone, Orsai…) eta irratirako (Cadena SER, Radio Euskadi) idatzi du baina, gehienbat, telebistarako: entretenimenduko (“El Hormiguero”, “El club de la comedia”, “Homo Zapping”…) zein fikzioko (“Su majestad”, “Caminantes”…) edukiak.

Dibulgazioko telebista-formatu ezberdinak sortu ditu. Horien artean nabarmentzekoak dira TVEko La 2 katean eskaintzen diren Órbita Laika eta Ovejas Eléctricas programak.
Hiru eleberri (“Esto no es una historia de amor”, “Un lugar al que volver” eta “Cementerio de secretos”) eta Álex Orbe ilustratzaileak marraztu dituen bi komiki (“Los enciclopedistas” eta “El invasor”) ere argitaratu ditu.

Hemen, ordea, sortu dituen soinu-fikzioak interesatzen zaizkigu. Alderdi honi dagokionez, “El gran apagón”, “Guerra 3”, “La quiebra” eta “La firma de Dios” lanetako gidoiak idatzi ditu. Azkenak bi Podcastaren Ondas Sari lortu zituen: gidoirik onenarena eta soinu-fikziorik onenarena, hain zuzen ere.

Contenido relacionado
Tipo
Artistas y Creadores
2deo