Imagen
Imagen
Descripcion

Saidan jaioa (Libano). Beiruten bizi da eta egiten du lan.

Akram Zaatarik berrogei bideo baino gehiago, hamabi bat liburu eta argazkiz eginiko hainbat instalazio ekoitzi ditu, gai ezberdinak oinarri hartuta. Horien artean: erresistentzia politikoa, militar ohien bizitza, ezker nekatuaren ondarea, gizonen arteko intimitatea, gerra garaian argazkien zirkulazioa eta galdutako, aurkitutako, lurperatutako eta berraurkitutako hainbat eskutitzen arteko tentsioa. Zaatarik garrantzi handia izan du Beiruteko eszena artistiko garaikidearen garapen formal, intelektual eta estrukturalean. Gerra zibilaren aurreko Libanoko telebistako garai esperimentaletik sortutako artista bakanetako bat da. Irudi Arabiarraren Fundazioaren kofundatzaile gisa, artistek zuzendutako eta eskualdeko argazkilaritzaren ikerketan lan egiten duen den erakunde aitzindaria, argazkilaritzaren, bere desintegrazioa eta artxiboaren inguruko elkarrizketa zabalagoan ekarpen baliotsuak egin ditu. 2004 urtetik hona, Zaatari, Hashem el Madani estudio argazkilarian zentratu da, Saidan Shehrazade estudio ireki zuen argazkilaria. Bertan Zaatarik bere azken luzemetraia filmatu zuen Twenty Eight Nights and A Poem (2015).

Zaatari Libanoren ordezkari izan zen 2013 urteko Veneziako bienalean. Documenta13-n (2012) parte hartu zuen Estambuleko bienalean (2011) eta Veneziako bienalean (2007), besteak beste. Bere pelikulak, bideoak, argazkiak eta beste dokumentuak hainbat instituziotan ikusi ahal izan dira: Parisko Centre Pompidoun, New Yorkeko MoMA-n, Londreseko Tate Modern-en, Stockholmeko Modern Museet-en, Bartzelonako Macba-n eta Zuricheko Kunsthaus-en..

Bere pelikulak Berlinale, FID Marseille, Rotterdam, Toronto eta Oberhausen jaialdietan ikusi dira.
Proyectos participa
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores