Lehortzen jarritako arropa, zintzilik ipinitako izarak. Ohituta gaude halakoak ikustera, nola gure egunerokotasunean hala zineman. Baina ze funtzio betetzen dute haizetan jarritako alkandora zuriek eta izarek? Zertan pentsatzen du Sofia Lorenek Una giornata particolare filmean trapu adabakituak zintzilikatzen dituen bitartean? Esan liteke badutela eszena horiek ikono bihurtzeko adinako indarrik zeluloidezko gramatika sekretuan? Erri de Lucak bere liburuetako batean kontatzen digunez, Italiako herri ttipietara proiektore ibiltariak lehen aldiz heldu zirenean, bere lehen pausoak ematen ari zen arte berri hark “zinema” izena zuela ez zekitelarik artean, neurri-neurrira bataiatu zuen herri xeheak asmakizun liluragarri hura: “izarako endredoa” (L’imbroglio nel lenzuolo). Definizioa ezin hobeto ekarria zegoen, egiaz: zer da zinema, zapi zuri baten gainean gertatzen den katramila ez bada?
Abiapuntu hori hartuta, garai eta estilo orotako filmetan zintzilik jarritako arropek eta izarek zein protagonismo izan duten aztertuko dugu lantegi honetan, material mailegatu hori antolatu eta bere baitan logika narratibo bat bilatzen saiatuz. Zein izango da emaitza? Poema bisual bat? Dokumental bat? Instalazio bat? Erakusketa bat? Bideak erranen.
Harkaitz Cano
Tabakalerako ikus-entzunezko laborategiak Elias Querejeta Zine Eskolarekin elkarlanarekin sustatutako lantegi honetan 10 partaidek sorkuntza lan kolektibo bat landuko dute Harkaitz Canoren eskutik. Gainera, bidean, gonbidatu desberdinen laguntzarekin sorkuntza prozesuen parte diren hainbat gai jorratuko dira: Irudi eskubideak, zinema erreferentziak, narratiba motak edo artxibo muntaia, besteak beste.
Lantegi egunak:
- Otsailak 7, ostirala / 17-19h
- Otsailak 14, ostirala / 17-19h
- Otsailak 21, ostirala / 17-19h
- Martxoak 7, ostirala / 17-19h
- Martxoak 14, ostirala / 17-19h
- Martxoak 21, ostirala / 17-19h
- Martxoak 28, ostirala / 17-19h
- Apirilak 4, ostirala / 17-19h
- Lantegiaren emaitzaren aurkezpena (Eguna zehazteke)
Lantegian parte hartzeko izen-ematea urtarrilaren 24ra arte egongo da zabalik (eguerdiko 12:00etan) eta izena emateko online formularioa bete behar duzu.
Ikus-entzunezko sorkuntza lantegia
Reserva: ZINE IZARAK. Balizko film baten bila.
FechaInicio: 2025-02-07
FechaFin: 2025-02-07
FechaAlta: 2024-12-17
Seccion: IE Laborategia
Proyecto: Programa
Canal: Formakuntzak
FECHAS:
idReserva: D1CD2723-ACFE-4358-AE7B-6A77F693278D
Fecha: 2025-02-07
HoraInicio: 17:00
HoraFin: 19:00
TituloEvento: ZINE IZARAK. Balizko film baten bila.
TituloEventoEU: ZINE IZARAK. Balizko film baten bila.
Sala: 2DEO - Zine eta ikus-entzunezko laborategia
SalaES: 2deo
SalaEU: 2deo
Ocupacion: Lantegia
OcupacionES: Taller
OcupacionEU: Lantegia