Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Giza liburutegia Copenhaguen 1993 urtean sortu zen proiektua da. Ezagutza eta esperientzia partekatuen bidez, elkarrizketa eta ezaguera suspertu nahi duen mugimendua da.

Komunikazio beharra gizakia bezain zaharra da. Egungo bide berrien aurrean, proiektu hau pertsonetan eta beraien bizipen, esperientzia eta ezagutzaren bidez sortzen diren harremanetan oinarritzen da. Giza liburutegiaren saio honetan, Kearen artxibogileak izango ditugu protagonista. Talde hau tabako fabrikako hainbat zigarrogilek eta egungo kultura zentroko zenbait langilek osatzen dute eta 2015etik sorkuntza eta pentsamendu espazio bilakatu da. 

Bide horretan, “Tabakaleraren memoria bizia” artxibo kolektiboa osatu da. Bertan urte luzez gordetako edota taldean sortutako material desberdinak biltzen dira, Tabacalera eta Tabakalerako historiari buruzko ikuspegi eta alderdi desberdinak azaleratuz.


*Artxibo digitala kontsultatu

Elkarrizketa gurutzatuen bidez, Giza liburutegiko protagonistek Tabakalera memoria bizia artxibotik abiatuta, bizi istorioak, memoria partekatuak eta hausnarketak partekatuko dituzte 4 txoko edo gune desberdinetan.


Txokoak eta hizlariak:

1 - Batera lan egiten duten emakumeak.
Fabrikako langileen kopurua aldakorra izan zen, garaiaren eta mekanizazio-mailaren arabera. Goreneko sasoia aurreko mendeko hogeiko hamarkadan bizi izan zuen, 1.000 langile ingururekin, gehienak emakumeak. Produkzio prozesuetan makinak sartzen hasi ziren heinean, gizonek hartu zituzten goi-mailako lanpostuak. Genero-bereizkeria nabaria zen: soldaten arteko aldea, tailerretan erretzeko mugak, laneko lehen urtean ezkontzea edo haurdun geratzea galarazten zuten klausulak kontratuetan...

2- Makinetan
Hasieran zigarrogileek eskuz biltzen zituzten puruak eta zigarroak, baina pixkanaka gero eta makina gehiago jarri zituzten tailerretan.Tabakoa txikitzeko, biltzeko eta paketetan sartzeko makinak lehen hiru pisuetan zeuden, bulegoekin, erizaindegiarekin eta jantokiarekin batera. Langileek osoharreman berezia zuten makinarekin, eta bakoitzak ezin hobeto ezagutzen zituen bere makinaren akatsak, bertuteak, garbitzeko modua, nola piztu eta itzali...Hauni, Schmermmund eta Sassib makinak, besteak beste, funtsezkoak diraTabacaleraren historian. Doitasun handiz lan egiteko prestatuta bazeuden ere, batzuetan langileen gorputzak haien formetara egokitu behar ziren, eta lan-eremuak aldatu erosoagoak izan zitezen.

3 - Materialen eraldaketa
​​TABACALERAN Ducados markako zigarroak egiten ziren nagusiki, baina baita Celtas Cortos, Largos eta Davidoff ere. Tabakoa Cáceres, Santo Domingo eta Brasiletik iristen zen, fardeletan, eta bereizi, hezetu eta txikitu egin behar izaten zen, eta gero bildu eta paketetan sartu. Prozesu horretan azken produkziorako materialak erabiltzen ziren: papera, eztainua, iragazkiak eta kartoia; baina baita produktuak garraiatu eta biltegiratzeko beste material batzuk ere, hala nola zingilak, plastiko handiak eta paper-biribilkiak. Makinetako lana mekanikoa zen eta beste lan batzuekin ere uztar zitekeen. Libre zuten denbora ikasteko, errezetak trukatzeko edo soinekoak egiteko erabiltzen zuten, besteak beste. Lanerako materialak detournement situazionista bihurtzen ziren; haien forma aldatzen zen eta, ondorioz, baita esanahia ere. Batzuetan haien funtzioa hackeatu egiten zen lana erosoagoa izan zedin, esaterako uniformeetan. Beste batzuetan, berriz, materialen hondarrak aprobetxatzen ziren eta distira berria ematen zitzaien.

4 - Itxierak eta Irekierak
ERAIKIN HAU 1913an jarri zen martxan tabako-fabrika gisa.1999ko Udako oporren aurretik, urte batzuk lehenago hasitako zurrumurruak baieztatu ziren: langileei jakinarazi zitzaien fabrika itxi egingo zela. 2001eko abenduaren 20an, osteguna, behin-betiko itxi zen. 2015eko irailean inauguratu zen egungo Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa. Tabako-fabrikaren produkzioa eteteak askotariko eraginak izan zituen bertako langileengan. Besteak beste, erabaki zail bat hartu behar izan zuten: dirua onartu edo Logroñon lan egiten jarraitu. Baina beste mota bateko eragina ere izan zuen haiengan, ez hain agerikoa: lasaituak, malkoak, depresioak. Fabrikak tabakoa egiteari utzi zion, kultura egiteko. Hirigintzari dagokionez, hirirako zentro berri bat sortzear zegoen.
 

Temática
Tipo de actividad
Contenido Relacionado
ID GESCOL
314C4D87-21F1-446F-95FD-02B3FD9C735C
Pasado
No
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Lugar
Plazas
15
Tipo de Acceso
Gratuito
Fecha Fin
Principal
Si
Idiomas disponible
Hora
18:00
Hora Fin
20:00
Público
Imagen Listado
Imagen
URL TICKETING
https://sarrerak.tabakalera.eus/index.php?action=PU_evento&Ev_id=3268&idioma=EU
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Datos GESCOL
idReserva: 314C4D87-21F1-446F-95FD-02B3FD9C735C
Reserva: Giza liburutegia. Kearen artxibogileak
FechaInicio: 2025-02-06
FechaFin: 2025-02-06
FechaAlta: 2024-12-26
Seccion: HEZKUNTZA
Proyecto: ARTXIBERAS
FECHAS:
idReserva: 314C4D87-21F1-446F-95FD-02B3FD9C735C
Fecha: 2025-02-06
HoraInicio: 18:00
HoraFin: 20:00
Plazas: 15
TituloEvento: Biblioteca humana. Archiveras del humo. Un recorrido por Tabakalera
TituloEventoEU: Giza liburutegia. Kearen artxibogileak. Ibilbide bat Tabakaleratik
Sala: MEDIALAB - Lantegia
SalaES: Medialab
SalaEU: Medialab
Ocupacion: Topaketa
OcupacionES: Encuentro
OcupacionEU: Topaketa
Temporadas
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Ibilbide bat Tabakaleratik
Empresas Organizadora
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si
Lista precios
Tipo Precio
Precio
0.00