Imagen
Imagen
Descripcion

Jerónimo Hagerman (Mexiko Hiria, 1967) Mexiko Hiria eta Bartzelona artean bizi da eta bertan lan egiten du. Bere proposamenek gizakiaren eta naturaren artean gertatzen diren harremanak jorratzen dituzte. Horretarako, landareen munduan jartzen du indarra, kontura gaitezen unibertsoaren osotasunaren baitan elementu bat baino ez garela. 

Mexiko Hiriko museo nagusietan erakusketak egin ditu. Bere lana Mexikotik kanpo ere aurkeztu izan du, Espainian, Norvegian, Uruguayen, Estatu Batuetan, Kanadan, Japonen, Polonian, Frantzian, Singapurren, Irlandan, Panaman eta Errusian. Bestetik, hainbat erakusketa kolektibotan, bakarkako eta komisariatutako proiektutan ere parte hartu izan du.

Gaur egun espazio publiko eta pribatuetan landareekin lotutako esku-hartzeak eta kolaborazio arkitektonikoak garatzen dabil.

 

 

 
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores