Imagen
Imagen
Descripcion

Injeniaritza Industriala ikasi zuen, elektronikan espezializatua, eta doktoretza eskuratu zuen Nafarroako Unibertsitateko Injeniaritzako Goi Eskolan. 2002ko urtarrilatik aurrera VICOMTech-eko ikertzailea da eta Erakundeko Sustapen eta Garapen Zuzendaria. Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako Eskola Politeknikoan eta Deustuko Unibertsitateko Zientzia Ekonomiko eta Enpresaritzako fakultatean  irakasle elkartua izan da. Azken hamarkadan, eskualde, estatu eta nazioarte mailan lehiazko eta lehiarik gabeko deialdietan zenbait proiektu zuzendu ditu. Horiek, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak sektore turistiko eta sorkuntza industrietan erabiliak. Azken urteetan, Euskal Herriko Unibertsitatean aipamen europearra izan duten bi tesi zuzendu ditu, hitzaldi eta aldizkari indexatuetan zenbait artikulo argitaratu ditu eta hizlaria izan da hemengo eta nazioarteko foro profesional eta zientifikoetan. 
Cargo - Nota descriptiva
Ingeniari industriala
Tipo
Invitados